Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Norbere zaintzaren inguruko hausnarketa
Gaurko medikuntzak gaixotasunak sendatzea du helburu eta sarritan osasunaren prebentzioa bigarren mailan uzten da. Hala ere, hori ere funtsezkoa da norberaren bizi kalitatea mantendu eta hobetzeko.
Zer da auto-zaintza? Norberak bere osasuna zaintzeko egiten dituen praktika onak da auto-zaintza.
Funtsezko oinarriak:
- Pertsonei norbere ekintzen parte sentiaraztea.
- Norbera bere osasunaren arduradun izatea.
- Osasunaren zaintza egiteko ezagutza izatea.
- Ziur jakitea ekintza hauek guztiak osasun egoera hobetzeko helburua dutela.
Zer behar dugu kontzeptu hauek barneratzeko?
Garapen pertsonala funtsezkoa da, honako aspektuak sustatzeko:
- auto-kontzeptua, norberak bere buruari buruz duen ezagutza.
- autoestimua, norberak bere buruaz duen balorazioa.
- auto-onarpena, norberak dituen gaitasun eta mugak ezagutzea.
- auto-kontrola, erabakiak hartzeko gaitasuna.
- resilientzia, bizitzan sortzen diren arazoei aurre egiteko gaitasuna.
Eta zein faktorek eragiten dute auto-zaintzan?
Bizitzan ohitura osasungarriak hartzeko momentua iritsi da baina hori baldintza batzuen arabera gauzatuko da:
- ezagutza, praktika osasungarrien inguruan.
- gogoa, aukeratzeko praktika osasungarriak edo ez.
- jarrera, aldaketaz konbenzituta egoteko.
- sinismena, hauek batzutan ez digute aldatzen uzten.
- aurrerapen zientifikoak, informazio eguneratua.
- politikoa eta ekonomikoa: politika osasungarriak eta laguntza ekonomikoak, osasun ona sustatzeko.
Nola sustatu dezakegu auto-zaintza?
Modu indibidualean:
- dieta orekatua eta askotarikoa egitea.
- ur nahikoa edatea egunean zehar.
- ariketa fisikoa egitea, modu erregularrean.
- mediku azterketa egitea, aldian behin.
- denkantsua eman fisiko zein mentalki errekuperatzeko.
- loa zaindu eta behar besteko denkantsua bermatu.
- tabakoa uzteko neurriak hartu.
- estresa kudeeatzen ikasi.
- eskailerak erabili.
- bizikletan edo oinez joan lanera, posible bada.
Erakunde mailan:
- osasuna zaintzeko hezi.
- osasunari buruz hitz egiteko espazioak sortu, praktika onak sustatzeko eta ulertzeko osasuna gorputza eta mentala dela.
- lan tokietan osasuna sustatu, osasun arloko profesionalek lagunduta.
Zeintzuk izango dira onurak, auto-zaintza egiten badugu?
- gure autoestimuan hobekuntza.
- gorputz eta mente osasungarria.
- osasun gaietan ezagutza handiagoa zabaltzea eta ezagutza horiek gure familiarekin partekatzea.
- empatia eta komunikazio gehiago beste lankideekin.
- talde lana sustatu.
- lan giro seguruak eta osasungarriak.
- estres gutxiago, laneko giroan zen pertsonala.
Oraindik ere erronka handia da bizi estilo osasungarriak gureganatzea eta estrategiak definitzen jarraitu behar dugu, ezagutzak gureganatzeko.