Ingeniaritza Proiektuen Zuzendaritzaren gaineko nazioarteko kongresua

Hemengo eta nazioarteko 200 profesionaletik gora bildu dira ekitaldian, proiektu-ingeniaritzaren kudeaketaren alorreko azken ikerketak aurkezteko. Donostian egin da Kongresua, online zein presentzialki, eta 202 ikerketa-lan aurkeztu dira.
Card image cap
Inaugurazio-ekitaldian, Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxa mintzatu da, bai eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburu Jokin Bildarratz, AEIPROko lehendakari María Socorro García, PKIKI 2023aren Batzorde Antolatzailearen lehendakari Ganix Lasa, Industri Ingeniarien Elkargoko Kontseilu Nagusiko kide José Plaza eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusi Carlos García ere.
2023/07/14

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak Proiektuen Kudeaketa eta Ingeniaritzako XXVII. Kongresu Internazionala antolatu du, Espainiako Proiektuen Kudeaketa eta Ingeniaritzako Elkartearekin (AEIPROrekin) elkarlanean. Donostian egin da Biltzarra, uztailaren 12an eta 13an, eta formatu mistoa izan du. Uztailaren 10ean eta 11n, onlineko formatuan egin zen; 12an eta 13an, berriz, aurrez aurre. Azken zati hori Mondragon Unibertsitatearen Galarreta Campusean egin zen. Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiaren eta Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialaren laguntza ere izan du nazioarteko topaketa horrek.

Hemengo eta nazioarteko 200 profesional baino gehiago bildu ditu ekitaldiak; zehazki, herrialde hauetatik etorri dira: Argentina, Bolivia, Txile, Txina, Kolonbia, Kroazia, Ekuador, Espainia, Alemania, Guatemala, Iran, Irlanda, Italia, Mexiko, Panama, Peru, Serbia, Errusia, Turkia eta Erresuma Batua

Inaugurazio-ekitaldian, Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxa mintzatu da, bai eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburu Jokin Bildarratz, AEIPROko lehendakari María Socorro García, PKIKI 2023aren Batzorde Antolatzailearen lehendakari Ganix Lasa, Industri Ingeniarien Elkargoko Kontseilu Nagusiko kide José Plaza eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusi Carlos García ere.

Irekitze-ekitaldian, Bildarratz sailburuak ongietorria egin die Euskadira mundu osotik etorritako partaideei, eta adierazi die kalitateko trebakuntza akademikoa eskaintzeko asmo argia aurkituko dutela Mondragon Unibertsitatearen bihotzean, xedea enpresekiko eta lan-munduarekiko lotura estua dela». Vicente Atxa errektoreak, berriz, halako topaketen garrantzia azpimarratu du, berrikuntzarantz urratsak egiteko indarrak elkartzen baitituzte unibertsitateak, enpresek eta ikertzaileek.

Hemengo eta nazioarteko 200 profesional baino gehiago bildu ditu ekitaldiak; zehazki, herrialde hauetatik etorri dira: Argentina, Bolivia, Txile, Txina, Kolonbia, Kroazia, Ekuador, Espainia, Alemania, Guatemala, Iran, Irlanda, Italia, Mexiko, Panama, Peru, Serbia, Errusia, Turkia eta Erresuma Batua. Berrehun eta bi lan aurkeztu dira topaketan: 70 online defendatu dira eta 132 presentzialki. Gaiei dagokienez, honako hauek jorratu dira: proiektuen zuzendaritza eta kudeaketa, ingeniaritza zibila, produktu-ingeniaritza, energia-efizientzia eta energia berriztagarriak, landa-garapena eta garapenerako lankidetza-proiektuak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, arriskuen eta segurtasunaren kudeaketa, proiektuen zuzendaritzako eta ingeniaritzako hezkuntza-berrikuntza eta, azkenik, jardunbide egokiak eta enpresa-eremuko zenbait adibide. Orotara, hamar gai jorratu dituzte hizlariek biltzarrean.

Mondragon Unibertsitateak goi-mailako zientzialariak ekarri nahi ditu Euskal Herrira; besteak beste, Proiektuen Kudeaketa eta Ingeniaritzako XXVII. Kongresua (PKIKI), ikerketaren alorrean lan nabarmena egiten duelako eta erreferentzia delako ingeniaritzaren alorrean

Mondragon Unibertsitateak goi-mailako zientzialariak ekarri nahi ditu Euskal Herrira; besteak beste, Proiektuen Kudeaketa eta Ingeniaritzako XXVII. Kongresua (PKIKI), ikerketaren alorrean lan nabarmena egiten duelako eta erreferentzia delako ingeniaritzaren alorrean. Biltzarrean gonbidatu gisa esku hartu dutenen artean daude Mladen Vukomanovic, IPMko lehendakariordea eta Zagrebeko Unibertsitateko Ingeniaritza Zibileko irakaslea, eta Vladimir Obradovic, IPMAko lehendakariordea eta Serbiako parlamentuko kidea. Aditu ezagun batek interes handiko gai bat jorratu du Proiektuen Kudeaketa eta Ingeniaritzako Kongresu Internazionalaren inaugurazio-ekitaldian: Reinhard Wagnerrek, Tiba Group Services GmbH-ko zuzendari nagusiak.

Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea

Irakaskuntza unibertsitate zentroa