Shaking HUBek webinar ezberdinak argitaratu ditu MONDRAGONen garatutako adimen artifizialeko kasuak ezagutzera emateko

2023/10/03

MONDRAGONeko adimen artifizialeko (AA) komunitate irekia da Shaking HUB, arlo horretan egiten diren proiektu ezberdinen berri eman eta sarea eratu nahi duena. Hala, oraingoan, bideo ezberdinak (webinar formatuan) argitaratuko ditu ezagutzera emateko MONDRAGON Korporazioaren barne garantzen ari diren AA proiektu arrakastatsuak.

Shaking HUB komunitate irekia da, MONDRAGONeko kooperatibek sustatua, bai unibertsitateak eta zentro teknologikoek, bai industria eta zerbitzu kooperatibek, AAn talentua sustatzeko, konektatzeko eta garatzeko

Ezagutzera eman duten lehenengo arrakasta kasua Mondragon Lingua – Alecop-ena da. Adibide argi eta praktikoen bidez, beren egunerokoan eta proiektuetan AA nola erabiltzen duten, erabilera hori zertan datzan, zer onura dakarzkien eta diziplina hori MLAren dibisio guztietan zeharka nola erabiltzen den azaltzen da, estrategia bateratu bati jarraiki.

Horretarako, hainbat adituren aurkezpenak jaso ditu Shaking HUBek, besteak beste hiru pertsona hauek azaltzen dira: Ane Ruiz de Zarate, Mondragon Linguako itzulpengintza dibisioko arduraduna; Juan Antonio Martín, Alecop-eko prestakuntza zerbitzuetako zuzendaria; eta Judit Ruiz de Munain, Mondragon Linguako berrikuntza proiektuetako ikerlaria.

Komunitate irekia

Espazio honen helburua da adimen artifizialean interesa duten pertsona guztiak konektatzea 

Shaking HUB komunitate irekia da, MONDRAGONeko kooperatibek sustatua, bai unibertsitateak eta zentro teknologikoek, bai industria eta zerbitzu kooperatibek, AAn talentua sustatzeko, konektatzeko eta garatzeko. Espazio honen helburua adimen artifizialean interesa duten pertsona guztiak konektatzea da, ikasleetatik hasita eta hezkuntzan, ikerketan eta enpresan AAren aplikazioan profesionaletara, mundua alda dezakeen etorkizuna sortzeko eta eraikitzeko.

Ekipamendu didaktiko teknikoa. Instalakuntza elektriko aurrefabrikatuak. Ikasketa eta lana txandakatuz.

Itzulpen zerbitzuak eta hizkuntza prestakuntza