Arizmendi Ikastolak hitzaldi irekiak antolatu ditu

'Azaro hezitzailea, Ikastolatik herrira' izenburupean hitzaldi sorta interesgarria antolatu du Arizmendi Ikastolak datozen egunetarako. Azaroaren 22an, 29an eta 30ean izango dira hitzorduak.
Card image cap
2022/11/17

"Matematika etxean" izango da datorren asteartean, azaroaren 22an, Almen gunean, 17:30tik aurrera Leire Aranak eskainiko duen hitzaldiaren izenburua. Matematikak etxean lantzeko gakoak eta gomendioak eskainiko ditu Aranak. Leire matematika irakaslea da Almenen eta eskarmentu handia du matematiken irakaskuntzan eta metodologia propioan. 

Hitzaldiak irekiak dira, hau da, interesa duen edonor dago gonbidatuta, Arizmendikoa izan edo ez. Helburua, Arizmendiko komunitateaz harago Leintz Bailarako familliei ekarpena egitea da, haien interesekoak izan daitezkeen gaien gaineko hitzaldiak eskainiz.

Azaroaren 29an, asteartean, Agurtzane Mujika izango da hizlaria. Hitzaldiaren izenburua berriz, "Jaiotzatik konfiantza hezkuntzaren oinarri" izango da. Honako hitzaldia Eskoriatzako Jose Arana gunean izango da, eta hau ere arratsaldeko bostak eta erdietan hasiko da. 

Hitzaldiak irekiak dira, hau da, interesa duen edonor dago gonbidatuta, Arizmendikoa izan edo ez. Helburua, Arizmendiko komunitateaz harago Leintz Bailarako familliei ekarpena egitea da, haien interesekoak izan daitezkeen gaien gaineko hitzaldiak eskainiz. Sortaren azkena azaroaren 30ean izango da, asteazkena, 17:30tik aurrera. Maialen Martinezek eskainiko du saioa. "Heldua eta haurra. Nork zer erabaki?" galderari erantzuten saiatuko da Maialen. Hitzaldia Aretxabaletan izango da, Basabeazpi gunean. 

Arizmendi Ikastolaren gainean

Arizmendi Ikastola Gipuzkoako Leintz Bailarako bost ikastolen bateratzearekin -Jose Arana, San Frantzisko Xabier, Umezaintza, Almen eta San Viator- sortu zen, 2003an. Bere eskaintza 0 urtetik 21 urtera artekoa da. Haur Hezkuntza, Lehen Mailako Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Prestakuntza ez arautua eskaintzen ditu. Hamabi gune ditu hiru herritan banatuta: Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Arrasaten. Guztira, 3.200 ikasle. Kooperatiba integrala da Arizmendi Ikastola, hots, bazkide onuradunek (familiek), lan-bazkideek eta bazkide laguntzaileek osatuta dago. Euskal Herriko ikastolarik handiena da.

Irakaskuntza