Enpresentzako neurrira egindako soluzioak, zerbitzuak eta produktuak, prestakuntza- eta hizkuntza-lerroan
Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
Gipuzkoako Bazkundeak MLAKoop, Mondragon Lingua eta Alecop enpresen arteko fusioaren ondorioz sortutako enpresa, saritu du gaur Gipuzkoako Enpresari Sariak emateko ekitaldian.
Ekitaldia Donostian egin da, Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan, eta Sabadell bankuak babestu du. Ekitaldian lurraldeko erakunde, gizarte eta ekonomia munduko 300 ordezkari baino gehiago izan dira, besteak beste, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia, Eneko Goia Donostiako alkatea eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua. Gipuzkoako Enpresa Sarien helburua da Gipuzkoako enpresek lurraldearen garapen ekonomikoari egiten dioten ekarpena eta gure gizartearen ongizateari egiten dioten ekarpena aitortzea.
MLAKoop
MLAKoop Mondragon Lingua eta Alecop enpresen arteko fusioaren emaitza da. Arrasaten dago MLAKoop, eta prestakuntza eta hizkuntza-zerbitzuen arloko enpresentzako neurrira egindako soluzio, zerbitzu eta produktuetan aditua da. 320 pertsonako plantillarekin eta 20 milioi eurotik gorako fakturazioarekin, kooperatiba honek bere jarduera merkatu global eta nazioartekotu batean garatzen du.Bere hizkuntza-zerbitzuetarako 3.000 itzultzaile laguntzaileko sarea du, horietatik 300 ohiko laguntzaileak dira, eta 50 hizkuntzatan lan egiteko gaitasuna dute. Euskadin, Madrilen eta New Yorken ditu bulegoak. Gainera, 10.000 ikasleri baino gehiagori aurrez aurreko prestakuntza ematen die, Euskadiko akademietan edo online formatuetan.Prestakuntzari dagokionez, 400 irakasle eta 3.000 ikasle baino gehiago dituen Mexikoko Unibertsitatea kudeatzen du, eta ekipamendu didaktikoko eta prestakuntza-aholkularitzako proiektuak garatzen dizkie hainbat herrialdetako erakundeei, batez ere Latinoamerikan eta Marokon, bai eta gure inguruko enpresa pribatuei ere.
Saritutako enpresak
MLAKoopez gain, lehiaketaren hogeita hamabigarren edizioak Gipuzkoako beste lau konpainia ere saritu ditu: Ampo, urteko enpresa gisa; Wavegarden, Enpresa Nazioartekotzearen saria jaso duena; Salva Industrial, PYME Industrial Enpresa onenarena; eta Cimico, Berrikuntza Enpresa kategorian saritua. Gipuzkoako Bazkundeak uste du saritutako enpresak, bi kooperatiba, ekintzailetzatik sortutako bi enpresa eta familia-enpresa bat, lurraldeko enpresa-sarearen izaera eta indarraren ordezkaritza bikaina direla.
Ekitaldian Mauricio Arregui Gipuzkoako Bazkundeko presidenteak hartu du hitza, eta saritutako enpresak zorionduz hasi du bere hitzaldia. "Gure lurraldean ditugun ezkutuko beste txapeldun guztiei" ere eman nahi izan die aitorpena, oso gutxitan jasotzen baitute errekonozimendurik, baina egunero lan egiten baitute lurraldearentzat "lanpostuak, aberastasuna eta ongizatea sortzeko".