125 urteko historia ospatzen ari da La Unión Obrera de Araia kooperatiba

Araiako 'La Cope' Espainiako kontsumo kooperatibarik zaharrenetakoa da eta, oraindik ere, zerbitzu ona ematen dio Aiaraldeari Eroskirekin egindako akordioari eta ehun bat herritarren lanari esker.
Card image cap
2011/06/06

Kooperatiban bost lagunek egiten dute lan eta industriagunea alde batera utzita, herrian lanpostu gehien eskaintzen dituen enpresa da. Errektore Kontseiluko kideak pozik daude kooperatibak 125 urte hauetan egin duen lanarekin eta, horregatik, ekainean urteurrena ospatuko dute zenbait ekitaldirekin.

TU lankide Josetxo Auzmendi (Errektore Kontseiluko presidentea) eta Mikel Ibarniarekin (Kontseiluko kide eta presidente izandakoa) egon da kooperatibaren historiaz berbetan. Gaztelaniaz daukazue elkarrizketa.

Urteurrena ospatzeko egitaraua

Ekainak 10, ostirala

20:00 Kontzertua Andra Mari aretoan: Mikel Urdangarin, Koldo Uriarte (piano) eta Nika Bitchiashvili (biolina).

Ekainak 12, igandea

125. urteurrenaren ospakizuna.

13:00 Meza San Pedro elizan.

13:30 Aurreskua. Araiako Abesbatza eta Musika Bandaren kolaborazioarekin.

Maiatzaren 27tik ekainaren 19ra

125 urte kooperatibismoan - La Unión Obrera Kooperatiba Elkartea erakusketa udaletxeko batzar aretoan.

  • Aste barruan: 19:00 - 21:00
  • Larunbatetan: 12:00 - 14:00 eta 19:00 - 21:00
  • Igandetan: 12:00 - 14:00

 

Banaketa komertziala