Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
IK4-Ikerlanek galio nitruroa ikertzen duen Powerbase proiektuan parte hartu du
Galio nitruroa potentziako gailuen esparruan etorkizuneko materialen artean kokatzen da. Tenperatura handietan eta maiztasun altuetan funtzionatzeko ahalmena izanik, aldi berean eraginkortasun handia mantenduta, oinarrizko elementu bihurtzen da belaunaldi berriko potentzi bihurgailuetarako.
Arlo horretan ikerkuntza bultzatzeko, Europar Batasunak Powerbase proiektua jarri du martxan, eta IK4-Ikerlanek bertan parte hartzen du. I+G proiektu handi bat da, zeinean, aipatutako zentro teknologikoaz gain, Europako 9 herrialdetako 39 erakundek parte hartzen duten, Infineon Austriaren gidaritzapean.
Galio nitruroak (GaN) silizioak baino askoz prestazio handiagoak eskaintzen ditu. Horrenbestez, espero da galio nitruroak lagundu egingo duela potentzi bihurgailuak hobetzen; bihurgailuek energia elektrikoa hainbat xedetarako egokitzeko eta eraldatzeko balio dute.
Aurreikusita dago Powerbaseren iraupena 3 urtekoa izatea. 87 milioi euroren aurrekontua du: zati bat parte hartzen duten herrialdeetako ministerio nazionalek finantzatuta, eta baita ere ECSEL (Electronic Components and Systems for European Leadership) Joint Undertaking europar ekimenak ere.
Proiektuaren dimentsio handiak EBk teknologia horri ematen dio garrantzia erakusten du. Powerbase Europak bultzatzen dituen ekimenetako bat da, potentziako erdieroaleen garapenean eta hainbat aplikaziotan duten erabileran bertako enpresa sareak duen kokapena indartzeko.
Galio nitruroaren ezaugarriek potentzi bihurgailuen eraginkortasuna hobetzen dute, eta txikiago eta arinago bihurtzen dituzte; izan ere, alderdi horiek funtsezkoak dira gailuen eraginkortasuna zein gailuak eramaten dituzten produktuena hobetzeko, batez ere aplikazio ontziratuetan, esaterako, garraioaren sektorean.
"Galio nitruroarekin merkatuan dauden siliziozko erdieroaleekin baino potentziako eraginkortasun eta dentsitate handiagoak lortuko ditugu”, baieztatu du IK4-Ikerlanen proiektuaren arduraduna den Haizea Gaztañaga ikertzaileak.
IK4-Ikerlanen zeregina
IK4-Ikerlanek aplikazio fotovoltaikoetarako potentzi bihurgailu baten diseinuan, garapenean eta tokiko balioztapenean parte hartuko du.
"Gure helburua da galio nitrurozko erdieroaleak erabiltzeko ezagutza eta esperientzia lortzea, eraginkortasun eta potentzia dentsitate handiko potentzi bihurgailuak garatzeko”, azaldu du Gaztañagak.
Halere, zentroan garatutako know-how-a beste sektore batzuetan ere aplikatu ahal izango da: “Proiektuan eguzki aplikazioan zentratuko bagara ere, sortutako ezagutza beste sektore batzuetan gure bezeroentzako soluzioak garatzeko ere erabili ahal izango dugu”, gehitu du.