Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
MONDRAGONek konputazio kuantikoan munduko erreferentzia den Multiverse Computing-en inbertitu du
Korporazioak lanean jarraitzen du bere kooperatiben artean ekintzailetzarako eta negozio berriak sustatzeko gaitasunak sustatzen, hazteko gaitasuna duten enpresa gazteen aldeko apustua eginez.
Startup-ak Donostian eta Toronton bulegoak ditu, eta bertatik irtenbide algoritmiko kuantikoak eskaintzen dizkie erakundeei eta finantza-industriako beste agente batzuei. Haren sistemak "software hiper eraginkorra" eskaintzen die konputazio kuantikoko soluzioen bidez lehiatzeko abantaila handia lortu nahi duten finantza-industriako enpresei, hala nola, finantza-optimizazioko problemen konponbidea, iruzurrak atzematea eta adimen artifizialeko soluzioak hobetzea.
12 profesional ditu konpainiak, Donostiako eta Torontoko bulegoen artean banatuak. Hala ere, zazpi urteko epean, ehun langilera iristea eta 50 milioi euroko fakturazioa gainditzea espero du.
Gaur egun,Multiverse Computing-ek BBVA, Bankia eta Gipuzkoako Foru Ogasunarekin lankidetzan dihardu finantza-zorroen optimizazioarekin, iruzur fiskalen detekzioarekin, kapitalen zuriketarekin eta kreditu-txartelekin lotutako hainbat proiektutan, bai eta finantza-crashen iragarpenarekin ere. Modu berean, dagoeneko mundu osoko finantza-erakundeekin lankidetza gehiago lortzeko lanean ari da.
Algoritmo kuantiko horiek sektore logistikoari, energetikoari, kimikoari, osasunari eta abarri lotutako beste arazo-mota batzuetan ere aplika daitezke.
Inbertsio-erronda berria “finantza-bultzada erabakigarria eta beharrezkoa da taldea, produktua eta nazioarteko hazkundea finkatzeko gure estrategiarako”, dio Enrique Lizasok, Multivarse Computing-en sortzaileetako eta CEO denak. Gainera, Román Orús, konpainiaren sortzaileetako bat eta zientzia-zuzendaria bera ere, nabarmendu du helburua dela “Donostian HUB teknologiko kuantiko sendoa sortzea, nazioarteko talentua erakarriz eta erakundeen eta zientziaren arteko lankidetza lortuz”.
Finantziazio-errondaren zenbatekoa 1,5 milioi eurokoa izan da, eta Quantonation, Easo Ventures SCR, Seed Gipuzkoa, Penja Strategy eta MONDRAGON Fondo Promoción funtsak hartu dute parte, konputazio kuantikoan espezializatutako funts frantziar baten partaidetzarekin, hau da, LKS NEXT eta IKERLAN algoritmo aurreratuak, biak ere interesatuta.