Mondragon Assembly-k erantzukizun sozialaren egiaztagiria jaso du

Kooperatibak aukera aprobetxatu du Aretxabaletako plantan egokitu dituen instalazio berriak inauguratzeko.
2018/09/25

Pasa den ostiralean, irailak 21ean, eginiko ekitaldian, Mondragon Assembly-k “SR10” eta “UNE-19601” arauen araberako egiaztagiria eskuratu zuen. Hala nola, “SR10” arauaren araberako erantzukizun sozialaren egiaztagiria eta “UNE-19601” arauaren araberako compliance penalaren egiaztagiria jaso ditu.

Aenorrek, bere zuzendari nagusi den Luz Emparanzaren bitartez, egin dio egiaztagiriaren entrega.  Hala, Mondragon Assembly da compliance penalaren egiaztagiria lortu duen lehen enpresa Gipuzkoan. Arau horiek bermatzen dute balio etikoak, sozialak eta lanekoak eta giza eskubideen eta ingurumenaren  errespetuari lotutakoak antolaketaren kudeaketan txertatzea.

MondragonAssembly recibe certificación AENOR

Ekitaldi berean egon ziren: Iñigo Ucín, MONDRAGON Korporazioko lehendakari orokorra; Unai Elkoro, Aretxabaletko alkatea; eta Luis Mari Imaz, Mondragon Assembly-ko zuzendari orokorra. 

Instalazio berrien inaugurazioa

Ekitaldi berean Aretxabaletako plantan egin duen solairu berriaren inaugurazioa ere egin zuen kooperatibak. Azken urteotan, Mondragon Assemblyk bere merkatuaren hazkundea esperimentatu du, eta bere proiektuei erantzuna eman ahal izateko Aretxabaletan dituen fabrikazio instalazioak 800 metro karratu handitu ditu.

MondragonAssembly recibe certificación AENOR

Instalazio moderno hauei esker, Automatizazio negozioak eta Eguzki energiako negozioak hazten jarraitu ahal izango dute, eta teknologiarik modernoenarekin eta ahalik eta kalitate handienarekin fabrikatzea ziurtatu, bere bezeroen eskakizun mailarik handienei erantzuteko.

Mondragon Assembly makinen eta lerro automatizatuen fabrikazioan munduko erreferente gisa sendotzeko prozesuaren beste mugarri bat da.

 

Muntaketa automatikoaren sistemak