Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Amaitu da Mastertechen lehen edizioa, teknologia eremu estrategikoetan espezializatzeko
Masterraren lehen edizio honetan 9 pertsonek hartu dute parte, eta gaur egun Euskadiko enpresentzat profesional espezializatuen eskari handia dagoen arloetako bat hartu du ardatz: sistema elektroniko aurreratuak. Informatika, telekomunikazioak edo softwarearen eta hardwarearen esparruak lehentasuna dute enpresentzat, ekonomiarentzat eta industriarentzat. Esparru horretan, zaila da talentua erakartzea, gainera, datozen urteetan profesionalen eskaera handia izatea aurreikusten da.
Ikasturte amaierako ekitaldian, Ion Etxeberria Ikerlaneko zuzendari nagusiak MasterTECH abian jartzearen testuingurua aipatu zuen: “bai Ikerlanen, bai inguruko enpresetan, espezialitate jakin batzuetako profesionalen gabeziaren ondorioak jasaten ari gara, eta irtenbide gisa, profesionalen prestakuntzan inplikatzea eta industrian behar ditugun profilak garatzen laguntzea erabaki dugu”.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa eta Ikerlan Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta Ikerlan zentro teknologikoak lankidetza estuan dihardute 45 urtetik gora, eta master hau aurrerapauso handia da lankidetza hori sendotzeko, “euskal industriarako estrategikoak diren diziplinetan profesionalak prestatzeko”, nabarmendu zuen Bixente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak.
MasterTECH profesionalei zuzendutako prestakuntza-programa bat da, eta profil desberdinetako profesional adituek parte hartzen dute: Mondragon Unibertsitateko irakasle/ikertzaileek eta Ikerlaneko ikertzaileek. Masterreko partaideek nabarmendu dutenez, unibertsitateetan irakasten ez diren alderdiak ikasten dira, gainera, praktikotasunean oinarriturik, industriaren beharrei 100% erantzuteko bideraturik dago.
MasterTECHen lehen edizioaren arrakastaren ondoren, Ikerlan eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoa datuen analisian eta zibersegurtasunean oinarritutako bigarren edizio bat prestatzen ari dira datorren ikasturterako.