Erreka Adom-ek egokitutako etxebizitza simulagailu bat garatu du GOFErentzat

Desgaitasuna duten pertsonei laguntza egokienei buruzko aholkularitza emateko baliagarria izateko helburuarekin logela eta bainugela baten egokitzapen funtzionala simulatzen duen gune bat da. Sistema domotiko batez eta azken aurrerapen teknologikoez eta laguntza produktuez hornitua dago.
Card image cap
Eragile ezberdinak integrazioaren alde lanean.
2021/06/23

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) egokitutako etxebizitza bateko hainbat gela simulatzen dituen gune bat izango du hemendik aurrera bere zerbitzuen artean, desgaitasun fisikoa duten pertsonei aholkularitza emateko laguntza produktuei, irtenbide teknologikoei eta ingurunearen egokitzapenari buruz, irisgarritasuna hobetu eta haien bizitza independentea sustatzeko.
Autonomia Pertsonaleko Zentroko (APZ) Informazio eta Aholkularitza Zerbitzua 1992. urtean abian jarritako zerbitzu publikoa da, eta desgaitasuna duten pertsonak orientatzea, gizarteratzea eta haien autonomia sustatzea ditu helburu, baldin eta pertsona horiek egunerokotasunean jarduteko edo gizartean parte hartzeko mugak badituzte eta irtenbide horien bidez konpentsatu edo arindu badaitezke.

Simulación_demostrador.JPG
Simulagailuan proba ezberdinak burutu dira dagoeneko.

APZn erakusteko gune hori jartzeak sendotu egingo du zerbitzu horrek desgaitasun fisikoa duten pertsonen arretaren arloan Arabako erreferentziazko eta bikaintasuneko zentro izateko orain arte egin duen ibilbidea.
Hala nabarmendu du Emilio Solak, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuak, gune berriaren aurkezpenean. Foru diputatuarekin batera izan dira Erreka kooperatibako Presidentea Cristina Etxegoien eta Jabi Odriozola, Erreka Adom-eko zuzendaria; izan ere, kooperatiba horrek eraiki du erakusteko gunea eta foru erakundeari utzi.

Logela baten eta bainugela baten egokitzapen funtzionala simulatzen duen gunea da prestatutakoa, sistema domotiko batez eta azken aurrerapen teknologikoez eta laguntza produktuez hornitua. Pertsona guztiei, dibertsitate funtzionala edozein dela ere, irtenbide tekniko egokiena eskuratzeko aukera ematea du helburu.

Eguneroko jarduna erraztuz

Eguneroko jardunean zailtasun gehien eragiten duten etxeko guneetarako irisgarritasun konponbideak ezagutzeko aukera ematen du, bai eta benetako konponbideak erakusteko eta haiekin elkarreragiteko ere. Horrela, orientazioa pertsonalizatzeaz gain, autonomoagoak izaten lagun diezaieketen produktuak maneiatzen irakats dakieke zerbitzuaren erabiltzaileei.
Informazio eta Aholkularitza Zerbitzua Autonomia Pertsonaleko Zentroko terapeuta okupazionalek ematen dute, eta informazioa, aholkularitza eta baliabide tekniko eta teknologikoak eskaintzeko zerbitzu pertsonalizatua ematen diete desgaitasuna duten pertsona guztiei. Zerbitzuak 250 orientazio eskaerari erantzun die aurten. Erakusketa guneari esker, beste jarduera batzuk gauzatu ahal izango ditu, hala nola gizarte eta familia zerbitzuetako profesionalak prestatzea, dibulgazio saioak egitea eta beste proiektu batzuk, lurraldeko elkarte sarearekin eta erakunde pribatuekin lankidetzan.

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak