Osakidetzaren Bizkaiko zentro-sarerako hainbat proiektu gauzatu ditu Ondoanek

Alde batetik, Lekeitioko eta Urduñako udalerrietako kontsultategietako ekoizpen-aretoak berritzen lanean dihardu; bestetik, Uribeko ESI zentroetan instalazio termikoak mantentzeaz arduratzen den ABEEko kide da.
Card image cap
2023/09/07

Ildo horretan, Ondoan enpresak Lekeitioko eta Urduñako kontsultategietako ekoizpen-aretoak osorik berritzeko lanak hasi ditu. Bi proiektuek areto horien funtzionamendua bilatzen dute, erregai ekologiko eta iraunkorragoetatik abiatuta. Biomasa-galdaren bidezko bero-ekoizpena zentralizatzeak, propano-gasaren laguntzarekin, bi eraikinen beharrak beteko dituen sistema misto bat izatea ahalbidetuko du.

Era berean, Ondoan Osakidetzako Uribeko ESI zentroetako instalazio termikoen mantentze-lanen esleipendun den ABEEko kide da, eta garbiketa-, desinfekzio-, gidatze-, kudeaketa- eta eragiketa-lanak egiten ditu bertan. Uribeko ESIak Urdulizko Alfredo Espinosa Ospitalea, Bidezabal, Alango, Areeta eta Mungiako anbulatorioak eta Astrabudua, Leioa, Sopela, Urduliz, Berango, Erandio Bekoa, Gorliz, Plentzia, Loiu, Sondika, Derio, Lezama eta Zamudioko osasun-zentroak biltzen ditu. Gainera, Ondoan airea girotzeko, aireztatzeko eta tratatzeko aire-iragazkiak hornitzeaz arduratzen da.

Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena