Bihar eta Pía Aguirreche Fundazioaren arteko hitzarmena

Lankidetza honek zainketa aringarrien kulturaren balioak eta, ondorioz, pertsonek etxean duten autonomia sustatzen lagunduko du.
Card image cap
2023/10/24

Bihar Pía Aguirreche Fundazioarekin lankidetza-hitzarmena sinatu du, gizartean zainketa aringarrien balioak finkatzeko. Lankidetza horrek kultura aringarriaren balioak eta, ondorioz, pertsonek etxean duten autonomia sustatzen lagunduko du.

Lankidetzaren oinarrietako bat prestakuntza da. Izan ere, bi erakundeek uste dute kultura aringarriari buruzko ezagutzak zaintzaileei transmititzea funtsezkoa dela zainketak behar dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.

Prestakuntza

Lehen formazioan azaroaren 23an izango da Bihar-en bulego orokorretan. Jacinto Bátiz Cantera izango da irakaslea, Medikuntzan eta Zirujian doktorea, San Juan de Dios Ospitaleko zainketa aringarrien unitate-burua hiru hamarkadaz baino gehiagoz eta zainketa aringarriei buruzko zenbait libururen egilea.

Bi ordu (16:00-18:00) iraungo du formazioak eta doakoa izango da. Izena emateko  informazio-hitzaldira joatea doakoa da, eta izena emateko, inprimaki hau bete: https://lnkd.in/d-gC-22i  edo mezu elektroniko bat bidali info@bihar.coop helbidera.

Adinekoentzako eta menpekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuak eta produktuak.