Ikerketa zentro teknologikoa
Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakurriena
- 1. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 2. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 3. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 4. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 5. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 6. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 7. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 8. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
- 9. Batzar orokorrak gai nagusi, TU Lankide aldizkariaren zenbaki berrian
- 10. MONDRAGON Hospitalityk eta Mondragon Hotelak lankidetza-hitzarmena sinatu dute
FLL Euskadi-MONDRAGON arrakastatsua
-
350 ikaslek hartu dute parte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetatik etorritakoak.
-
City Shaper erronkaren baitan, hiri adimenduei buruz garatu dituzten proiektuak aurkeztu dituzte talde partaideek.
FLL Euskadi-MONDRAGON lehiaketa izan da gaurkoan (otsailak 8) Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren Iturripeko Campusean. First Lego League Euskadiren finaleko hiru egoitzetako bat izan da Arrasatekoa, eta bertan Bermeoko Sagrado Corazón ikastetxeko BERMIBOT taldea izan da garailea, Arizmendi Ikastolako ARIZMENDI-IKERLAN-EGUZKILORE bigarren postuan sailkatu delarik.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetatik etorritako 22 taldek hartu dute parte lehiaketa honetan eta lehen bi sailkatuek Tenerifen izango den estatu mailako First Lego League finala lehiatzeko txartela eskuratu dute. Horrez gain, beste 20 taldek hartu dute parte FLL Junior-en, eta kategoria bietako taldeek City Shaper erronkari erantzuna eman behar izan diote, hiri adimenduei buruz garatutako proiektuak aurkeztu dituztelarik.
Irekiera ekitaldi ikusgarri batek eman dio hasiera egunari. Bertan, Miren Artaraz (Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazio zuzendaria), Iker Estensoro (Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapen zuzendaria), Alaitz Landaluze (Innobasqueko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzen zuzendaria), Vicente Atxa (Mondragon Unibertsitateko errektorea), Iñigo Ucín (MONDRAGON Korporazioko Kontseilu Orokorreko presidentea) eta Maria Ubarretxena (Arrasateko alkatea) izan dira FIRST LEGO LEAGUE oihuarekin batera jardunaldia abiatzeko arduradunak.
Elkarlanak bultzatutako ekimena
FLL Euskadiko finalak lehen aldiz hiru egoitza izan ditu, eta Mondragon Unibertsitatea hauetako bat izan da, Deustuko Unibertsitatea (Bilbo) eta Fomento San Sebastián-ekoaz gain (Donosti). FLL Euskadi-MONDRAGON ekitaldia Mondragon Unibertsitatea, MONDRAGON Korporazioa, Ausolan eta Innobasquek antolatua dago, Arrasateko Udala, Dominion, Euskaltel Fundazioa, Fagor Taldea, Ikerlan, Laboral Kutxa, Maier eta Ulmaren kolaborazioarekin.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundia zein Eusko Jaurlaritzak ere paper aktibo bat dute, ekimenak STEAM formazio bultzatzeko duten apustuarekin bat egiten baitu. Horrez gain, ekitaldiaren arrakastan ezinbestekoa da 100 boluntario ingururen lana, floater, epaile, arbitro zuzendari, Pit Manager, Score eta Time Keeper edo Open Field-ak egon direlarik.
Maila altuko finala
Aurtengo FLL Euskadiko finalean parte hartu duten taldeen maila bikaina azpimarratzekoa izan da, eta palmares anitz bat utzi du jardunaldiak. Gauzak horrela, FLL Euskadi-MONDRAGONen horrela banatu dira sariak:
-
Scientia Fundazioa 1go saria irabazlearentzat: BERMIBOT (Sagrado Corazón Ikastetxea, Bermeo)
-
Innobasque 2. saria irabazlearentzat: ARIZMENDI-IKERLAN-EGUZKILORE (Arizmendi Ikastola, Arrasate)
-
AUSOLAN 1go saria FIRST LEGO League balioentzat: LORDITRONIK TALDEA (Talde familiarra, Alangua)
-
ULMA TALDEA 2. saria FIRST LEGO League balioentzat: LEGOKIDE (Colegio Urkide, Gasteiz)
-
DRAGADOS 1go saria Berrikuntza Proiektuarentzat: EDUROBOTIC ARGOS (Colegio Santa María, Portugalete)
-
MONDRAGON 2. saria Berrikuntza Proiektuarentzat: EDUROBOTIC BYBLOS (Colegio Santa María, Portugalete)
-
Eusko Jaurlaritza 1go saria Robotaren Diseinuarentzat: EDUROBOTIC HALEP (Colegio Santa María, Portugalete)
-
FAGOR Taldea 2. saria Robotaren Diseinuarentzat: MUNDULAGUNA BASTIDA (CP Labastida, Bastida)
-
Gipuzkoako Foru Aldundia 1go saria Robotaren Portaerarentzat: EDUROBOTIC ARGOS (Colegio Santa María, Portugalete)
-
Lego Education Robotix saria Etorkizun Oparoko Gazteentzat: BIDELAGUNA BASTIDA (CP Labastida, Bastida)
-
Mondragon Unibertsitatea Ekintzailetzaren saria: LEGOKIDE 2 (Colegio Urkide, Gasteiz)
Argazkiak
Eguneko argazkiak dituzue bilduma honetan: https://www.flickr.com/photos/tulankide/albums/72157713023047593