Irakurriena
- 1. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 2. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 3. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 4. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
- 5. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
- 6. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 7. Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak
- 8. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
- 9. Gerodanek MONDRAGONen egoitza nagusiko ekipamendu proiektu berria garatu du
- 10. "Jaguar Land Roverrek funtsezko laguntzaile teknologikotzat hartzen gaitu"
Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
Kongresuko Batzorde Iraunkorrak gaur egindako bilkuran berretsi egin du Vicente Atxa zuzendari nagusi izendatzeko Ezagutza Dibisioko organo errektorearen erabakia eta, aldi berean, MONDRAGONeko lehendakariorde izendatu du.
Ezagutza dibisioak ikastetxeak, unibertsitatea eta zentro teknologikoak integratzen ditu
Horrela, 2023ko uztailean MONDRAGONeko Kongresuan formalki eratu zen dibisioaren antolaketa egitura osatu da. Ezagutza dibisioak ikastetxeak, unibertsitatea eta zentro teknologikoak integratzen ditu. Dibisioak batzen dituen kooperatibak hauek dira: Arizmendi Ikastola, Lea Artibai Ikastetxea, Txorierri Politeknika, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, MU Enpresagintza, Huhezi, Mondragon Unibertsitatea, Ikerlan, Lortek, Leartiker eta MIK. Ezagutza dibisioan 2.000 pertsona inguruk lan egiten dute, eta 150 milioi euroko aurrekontu agregatua du eta Euskadi osoan banatutako 22 egoitza ditu.
Lehendakariorde berriak funtzio berri hau eta gaur egun Mondragon Unibertsitateko errektore gisa betetzen duena bateragarri egingo ditu.
Atxa, 58 urtekoa, elektronikako ingeniaria da Mondragon Unibertsitatean eta elektronikako eta komunikazioetako doktorea Staffordshire University unibertsitatean. Gaur egun Mondragon Unibertsitateko Errektorea da, eta aurretik Mondragon Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria izan zen.