Eroskik 28 gasolindegi saldu dizkio Axa Real Estateri

Eroskik Espainian dituen 28 gasolina-zerbitzugune saldu dizkio Axa Real Estatek kudeatzen duen higiezinen fondo internazional bati. Eragiketaren oinarria da zerbitzuguneak saltzea eta bertan alokairu erregimenean jarraitzea, gutxienez datozen 20 urtetan.
Card image cap
Eroskiko gasolindegi bat.
2011/05/25

Eroskik Espainian dituen 58 gasolindegi-zerbitzugunetatik 28 gasolindegi saldu dizkio Axa Real Estateri, 55 milioi euro inguruko balioarekin. Horiek guztiak merkataritza-gune edo hipermerkatuen inguruan daude.

Eroskiko Ondare Kudeaketako zuzendaria den Jesus Armendarizen hitzetan, "beste urrats bat da jarduera komertziala garatzeko estrategian, bezeroarentzako baldintza berberetan, baina orain alokairu erregimenean. Gure instalazioak erakargarriak izateak eta ongi kokatuta egoteak aukera ematen digu horrelako eragiketetan aurrera egiten jarraitzeko".

Banaketa komertziala