Pello Rodriguezek gaur hartu du Iñigo Ucinen lekukoa MONDRAGONen gidaritzan

Iñigo Ucinen ordezkapenean tinko lanean aritu ondoren azken hiru hilabeteotan, Pello Rodriguezek gaur hartu du MONDRAGON Korporazioaren presidente kargua.
Card image cap
2024/08/01

MONDRAGON Korporazioa gidatzeko erronka hartu du gaur, abuztuak 1, Pello Rodriguezek. Naiz eta iragan uztailaren 17an MONDRAGONen Kongresuan bistaratu zen modu ofizialean lekuko aldaketa, gaurtik aurrera hartu du kargua Rodriguez Zabaletak.

Hain justu, gaurtik presidente izango denak aurkeztu zuen Kongresuan 2025-2028 sasoiko politika sozioenpresarial berria. MONDRAGONen helburu berriak zeintzuk izango diren aipatu zuen Pello Rodriguezek: lidertza postuak lortu, lehiakorragoak izanda, kooperatiboagoak izanda eta aldaketen aurrean bizkorrak.

Rodriguez Zabaleta Urretxun (Gipuzkoa) jaio zen 1975ean. Ezkonduta dago eta seme eta alaba bana dauka. Goi Mailako Industria Ingeniaritzan lizentziatua da mekanikako espezialitatean, EHUn eta Parisko École Nationale d 'Arts et Métiers-en. 

2000 urtean hasi zuen bere ibilbidide profesionala Danobat S. Coop.en, proiektuen kudeatzaile gisa

2000 urtean hasi zuen bere ibilbidide profesionala Danobat S. Coop.en, proiektuen kudeatzaile gisa, eta hurrengo sei urteetan nazioarteko esperientzia hartu zuen Ingalaterrako (Newall) eta Alemaniako (Overbeck) filialetan, harik eta 2007an, atzerritik itzulita, kooperatibaren Torneaketa eta Artezketa negozioaren ardura hartu zuen arte. Ondoren, 2013an, zuzendaritza nagusian sartu zen.

2015etik MONDRAGONeko lehendakariordea eta Ekipo Ondasunen dibisioko zuzendari nagusia da, non Danobatgroup eta Automatizazio Industrialeko kooperatibak biltzen diren (Danobat, Soraluce, Ideko, Fagor Arrasate, Fagor Automation, Mondragon Assembly eta Goimek, besteak beste). Halaber, Korporazioko Kontseilu Orokorreko eta Industria Kontseiluko kide izan da.

3Q3A9340.JPG

Rodriguez MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko lehendakari izendatu dute, eta esperientzia handia du industriaren eta kudeaketaren arloan; bere ibilbidean beti erakutsi izan du konpromiso sendoa duela eredu kooperatiboarekin, berrikuntzaren aldeko beharrezko apustuarekin eta negozioen lehiakortasunarekin.

2025/2024 aldirako bide orria

Kongresu honen beste alderdi azpimarragarri bat MONDRAGONen 2025-2028 laurtekorako Politika Sozioenpresariala aurkeztea izan da, hau da, kooperatiba guztientzako nolabaiteko jarduera esparru orokorra, Pello Rodriguezek berak aurkeztu duena. 

Bide orri horretan, honako hauek definitzen dira erronkari erantzuteko: ikuspegi bat –lankidetzaren indarraren bidez gizartea eraldatzen duten pertsonekin munduko erreferente kooperatiboa izatea–; erronka bat –lidergo posizioak lortzea, lehiakorragoak, kooperatiboagoak eta aldaketetan arinagoak izan eta gizartea eraldatzeko funtsezko eragile izateko–; eta lau ardatz estrategiko –konpromisoa eta identitate kooperatiboa; etorkizuna daukaten negozioak; irekitasuna eta inpaktu soziala; eta elkarren arteko lankidetza–.

Konpromisoa eta identitate kooperatiboa. Kontua da kultura kooperatiboa, talentuaren garapena eta gobernantza kooperatiboa bultzatzea, "gure balioak bizitzeko" helburuarekin.

Etorkizuna daukaten negozioak. Ondarea hobetzeko xedez, egungo negozioak eraldatu nahi dira, eta etorkizuneko sektoreetan jarduera eta negozio berriak bultzatu. Aldaketa palankak izango dira eraldaketa digitala, adimen artifiziala, finantzaketa tresnak eta hirugarrenekiko lankidetzak, betiere jasangarritasuna zentzu zabalean integratuz negozioaren estrategian.

Irekitasuna eta inpaktu soziala. MONDRAGON irekiago bat bultzatzeko asmoz, beste erakunde batzuekin lankidetzan jardutea sustatuko da. Era berean, MONDRAGONen ereduaren ezaugarri bereizgarriak gizarteari modu proaktiboan helaraztea proposatzen da. Orobat, kooperatiben inpaktu soziala nabarmendu nahi da.

Elkarren arteko lankidetza. “Biderkatzeko, batu” hitzek ondo laburbiltzen dute ardatz estrategiko honen edukia. Testuinguru horretan, elkarren arteko lankidetza sustatzeko orotariko jarduerak garatzea aurreikusten da: egitura berriak, hurbilketa foroak, finantza funtsak, gizartea eraldatzeko ekimenak, etab.