Mozambikeren aldeko “Korrontzi Dantzan” ikuskizun solidariorako sarreren zozketa

Uztailaren 20an izango da hitzordua, Monterronen. Bertan, Korrontzi folk taldea eta Villabonako Oinkari dantza taldea eskutik arituko dira ikuskizun alai eta garaikidea eskaini asmoz. Ikuskizun solidarioaren sarrerak dagoeneko salgai daude.
Card image cap
2023/07/03

Trikitia bihotz eta bizkarrezur dituen folk doinuek, Debagoienako luxuzko kolaborazioak izango ditu, besteak beste, Lagun Artean, Lore Gazteak, Txikitxu Arrostaitz eta Jaiki dantza taldeak, eta hauekin batera, TTakun txalapartariak eta Arrasateko trikitixa taldea.

Sarrerak eskuragai, 10 eurotan

Harreman eta Mundukidek 24 urte baino gehiago daramatzate elkarlanean Mozambike iparraldeko korredoreko biztanleen bizitzak hobetzeko aukerak eskaintzen. Lankidetza programak hasi zituztenean, herrialdea erabat suntsituta aurkitu zuten eta hogei urte horietan azpiegiturak, osasuna, hezkuntza eta jarduera ekonomikoa nabarmen hobetu badira ere, gaur egungo egoera oso kaskarra da oraindik milaka eta milaka pertsonentzat.

Info gehiago: https://mundukide.org/eu/albisteak/mozambikeren-aldeko-elkartasuna/

Zozketarako izen-ematea itxita dago.

Irabazleak Maialen Lezeta, Itziar Ruiz de Azua eta Beñat Iturriotz izan dira. Zorionak!

Kooperazio kooperatiboa