Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
"Eraldaketa pedagogikoa geletara ekartzeko helburuan sakonduko dugu"
Ikasturte berriarekin hartu duzu zuzendari kargua, nahiz eta hilabete batzuetan Iñaki Etxezarretarekin aritu zaren, ezta? Zein inpresio jaso duzu?
Bai, hilabete hauetan ikastola barru-barrutik ezagutzeko aukera izan dut eta egia esan, oso inpresio ona dut. Proiektu sendo bat dugu oinarrian, arlo askotan: pedagogia aldetik, ekonomikoki, sozialki, baliabide aldetik eta, batez ere, profesional aldetik. Zuzendaritza taldean eta gainerako arloetan pertsona konprometituak ditugu eta horixe da arrakastaren gakoa, pertsona bakar batek ezin baitu ezertxo ere egin.
Proiektu pedagogikoari dagokionez, banekin oso proiektu aurrerakoia zegoela Arizmendin eta hori ere hobeto ezagutzeko aukera izan dut. Benetan, berritzailea eta iraultzailea dela esango nuke!
Pertsonalki, esango nuke ez naizela etorri iraultzarik egitera, baizik eta ezarrita dagoen ereduari jarraipena ematera. Martxan dagoen tren batera igo naiz.
Zerk egiten du berezi Arizmendi Ikastola? Konfiantzaren Pedagogia, hezkuntza eredua…
Eraldaketa pedagogikoak egiten gaitu berezi! Konfiantzaren Pedagogia markoaren baitan proiektu pedagogiko oso sendoa sortu dugu. Oinarrian, helburua definitu dugu: gizartea (gure bailara) eraldatuko duten ikasleak hezi nahi ditugu. Eta nolakoak izango dira pertsona horiek, zer nolako profila izango dute? Hori jarraiki, pertsona eredua definitu dugu: pertsona kooperatiboa, sortzailea, eraldatzailea, sendoa, analitiko kritikoa, euskalduna eta enpatikoa.
Pertsona eredua
Datozen urteetarako plangintza estrategikoa ere definitu duzue. Zeintzuk dira helburuak?
Bai, horrela da, azken hilabeteotan 2021-25 eperako plangintza estrategikoa diseinatu dugu eta bost eremu definitu ditugu: pertsona eredua eta proiektu pedagogikoa da oinarria; eraldaketa pertsonala eta profesionalen garapena; antolaketa eta gestio ereduaren eraldaketa; eraldaketa arkitektonikoa; eta lankidetza-aliantzen esparrua. Horiekin lotuta, badira beste batzuk ere, esate baterako, digitalizazioa, internazionalizazioa, eragin soziala…
Arizmendi Ikastola kooperatiba da. Horrek ere egiten du berezi?
Zalantzarik gabe. Aurretik ezagutu ditut gurasoen kooperatibak baina guztiz ezberdinak dira, bai juridikoki zein helburu eta konpromiso aldetik ere. Goraipatuko nuke Arizmendin somatu dudan pertsonen konpromisoa, beste erakunde eta ikastetxeetan ez dut antzekorik ikusi.
Gainera, MONDRAGON taldean dago. Horrek ere egiten du berezi?
Baita. Bi aliatu garrantzitsu ditugu gure jardunean: Ikastolen elkartea eta MONDRAGON, eta biak dira funtsezkoak, talde babesa sentiarazten gaituzte, bakoitzak bere esparruan. MONDRAGON Taldeko parte garenez, hurbilago ditugu bailarako enpresak, erakundeak, unibertsitatea… eta ezinbesteko elementuak dira gure helburua lortzeko.