Irakurriena
- 1. “Abentura zirraragarria izan da”
- 2. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 3. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 4. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 6. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 7. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 8. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 9. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 10. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
Xabier Bengoetxea, Fagor Etxetresnak kooperatibako lehendakaria: "Aurrera egiteko lana egin behar dugu"
Lortuko dugu aurrera egitea?
Bai, zalantzarik gabe, lortuko dugu! Argi dagoena da orain arte ezagutu dugun Fagor Etxetresnak ez dugula berriz ikusiko, beste zerbait izango da etorkizunean. Gure eskutan dago, ahal den neurrian, errentagarria dena mantentzea eta horretan jarri behar dugu ahalegina. Ez dakigu noraino helduko garen, baina gure esku dago! Momentu honetan, garrantzitsuena da pertsonen ardurei irtenbide bat ematea eta horixe da gure lehentasuna, informazioa eskaintzea eta ahal bada, lasaitzea. Dagoeneko gauzak mugitzen ari dira eta hurrengo lau edo sei hilabeteotan hainbat aurrerapausu nabarituko dira. Zentzu honetan baikorra naiz, baina denbora behar da gauza erakusteko.
Zein da bazkide bati helaraziko zenioken mezua?
Lehendabizi, gure eskuetan dagoen guztia egingo dugula irtenbideak bilatzeko. Eta bigarrenik, baikorra naizela eta guztiontzat irtenbideak izango ditugula.
Eta Fagor Taldeko beste kooperatibei zer esango zenioke?
Hauei eskerrak eman nahi dizkiet. Azken urteotan laguntza finantziario izugarria jaso dugu eta gure bazkideak birkokatzen ere laguntza handia izan dugu, beraz, mila esker guztiei!
Elkarrizketa bere osotasunean TU Lankide aldizkarian argitaratuko da.