Irakurriena
- 1. "Jaguar Land Roverrek funtsezko laguntzaile teknologikotzat hartzen gaitu"
- 2. Mondragon Unibertsitateak hamar titulu berri eskainiko ditu hastear den ikasturtean
- 3. Laboral Kutxa, Espainiar estatuko bigarren banketxerik onena Forbes aldizkariaren arabera
- 4. LABORAL Kutxak 134 milioi euroko irabaziak lortu ditu 2024ko lehen seihilekoan
- 5. Felix Ormaetxea Uribetxebarria zendu da
- 6. MONDRAGONek inBiot startupean inbertitu du
- 7. MONDRAGONek bere urteroko Kongresua egin du Bilbon
- 8. “Abentura zirraragarria izan da”
- 9. HIREKIN industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 10. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
Enpresan aplikatutako Adimen Artifizialaren gaineko Webinarra
Mondragon Unibertsitateak adimen artifiziala erabili duten enpresen kasu praktikoak erakutsiko ditu datorren asterako antolatu duen web-mintegian. Osasunaren sektoreko Ulma Medical Technologies eta industriaren sektoreko Domusa Teknik enpresetan adimen artifiziala nola erabili duten erakutsiko dute enpresa horietako ordezkariek eta Mondragon Unibertsitateko ikertzaileek. Jardunaldia asteartean egingo da, online formatuan, 15:30etik 17:30era bitartean.
Jardunaldia asteartean egingo da, online formatuan, 15:30etik 17:30era bitartean
Enpresa horietan erabili diren Machine Learning eta Deep Learning adimen artifizialeko ereduen berri jasoko dute bertaratuek. Hala, Erik Isusquiza ULMA Medical Technologieseko software managerrak eta Asier Erramuzpe Mondragon Unibertsitateko irakasle ikertzaileak glaukoma aurreikusteko gaitasunari buruzko azterketa eta ULMAn egindako hardwarearentzako software bereziaren garapena emango dituzte aditzera.
Bestalde, Alaitz Urdalleta Domusa Teknikeko teknikariak eta Aitor Duo Mondragon Unibertsitateko irakasle ikertzaileak azalduko dutenez, enpresa horretan adimen artifizialak aukera eman die zenbait galdara-mota abiaraztean eta piztean gerta daitezkeen akatsak goiz antzemateko.
Jardunaldia, Mondragon Unibertsitateak urtarrilean hasiko duen «Data Scienceko Aditu Ikastaroa, Industriatik Silver Economyraino» ikastaroarekin lotutako jardueretako bat da.