Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
MB Sistemas Mexikon abiatu da Gestamperako eskari batekin
MB Sistemas Matrici eta Batzen partaidetza duen automatizazio industrialeko ingeniaritza bat da, MONDRAGON Korporazioan integratuta dago, eta bere Mexikoko filialak kontratu bat itxi berri du Gestampekin, 3,5 milioi dolarreko balioarekin, Aguascalientes estatuan (MX) soldadurako instalazio batzuk hornitzeko. Pueblan kokatuta dagoen filial produktiboaren lehen eskaria da, eta oso mugarri garrantzitsua da bizkaitar kooperatibaren ibilbidean, izan ere, MB Sistemasek mexikar merkatuaren alde egin duen nazioarteko apustua berresten du.
MB Sistemas Mexikon ezartzeak, 2014an martxan jarritako nazioartekotze planaren barruan, sarbidea eman dio iparramerikar merkaturako, hornitzaile lokal moduan, eta, ondorioz, jardueraren esparru geografikoa indartu egin da.
MB Sistemaseko Mexikoko departamentu teknikoak soldadurako prozesu robotizatu bat garatu, ibilgailuen langak muntatzeko. Pueblako instalazio produktiboetan muntatu eta bitartekoak automatizatu ondoren, Gestamp multinazionalak Aguascalientesen duen plantan integratuko dira, erreferentzia horiek hornitzeko, Alemaniako Daimler marka abiarazteko hurrengo programaren barruan.
Lehen urratsak Mexikon
Horrenbestez, mugarri berri honekin sendotu egiten da MB Sistemas Taldeak Mexikon duen presentzia. Iaz bulego komertziala ireki zen ofizialki, eta, aurtengo ekainean, berriz, ezarpen produktiboa inauguratu zen. Plantaren azalerak 2.000 metro koadro baino gehiago ditu, eta Finsa industrialdearen ondoan dago, Mexikoko Puebla herrian.
Hemendik aurrera, kooperatibak Urdulizen duen egoitza nagusiak (Bizkaia) adi jarraituko dio merkatu haren bilakaerari, Mercosur, Europa eta Asiari euskarria emateaz gain. Eragiketa horiek guztiek aukera emango diote nazioarteko salmenten bolumenari bultzatzeko, zeina iaz salmenta guztien %42 izan zen.
MB Sistemasek azken urteetan lortu duen hazkundeari esker, eta nazioartekotzearen eta I+G+Baren aldeko apustuari esker, automozioaren sektoreko OEM (fabrikatzaileak) eta TIER1 (hornitzaileak) nagusiekin elkarlanean aritzeko aukera sortu da, kalitatearen inguruko estandarretara egokituz eta beharrezko teknologien ezagutza barneratuz. Lortutako ospearen ondorioz, MB Sistemas hornitzaile global moduan kokatu ahal izan da bere segmentuan.
MB Sistemas.
Kooperatiba misto bat da eta Matriciren eta Batzen partaidetza du, Urdulizko (Bizkaia) produkzio plantako bazkide langileen partaidetzarekin batera. Bere burua definitzeko diotenez, diziplina askoko ingeniaritza bat dira, muntaketaren eta automatizazio industrialaren eremuan soluzioak garatzeko helburuarekin. Lantaldean 50 pertsona baino gehiago enplegatuta daude, eta iaz 11,2 milioi euroko fakturazioa lortu zuen.