Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa

Ikerketa zentro teknologikoa

Finantza eta aseguru zerbitzuak.

Irtenbide profesionalak.

Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.

Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Ingeniaritza eta arkitektura

Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea

EduRobotic Synthesis eta WinnBot taldeak izan dira FLL Euskadi-MONDRAGON torneoko irabazleak

Martxoaren 2an izan da Euskadiko finala eta martxoaren 16an izango da estatu mailakoa Alacanten. Gipuzkoako eta Bizkaiko 11 ikastetxetako 300 ikasle baino gehiagok hartu dute parte FLL Euskadi-MONDRAGON torneoaren finalean.
2024/03/02

FLL Euskadi-MONDRAGON torneoa irabazi dute Portugaleteko EduRobotic Synthesis eta Markina-Xemeingo WinnBot taldeek goizean zehar Mondragon Unibertsitateko Iturripe egoitzan egin den final handian. Bi talde horiek joango dira, beraz, martxoaren 16an Alacanten egingo den estatu mailako finalera. Bertatik aterako dira, gero, apirilaren 17 eta 20 bitartean Houstonen (AEB) egingo den nazioarteko finalerako sailkatuak.

<<IKUSI TORNEO OSOA BIDEOAN>>

<<ARGAZKI GUZTIAK>>

Aurten, LEGO piezez eraikitako robotekin, zaletasunak partekatzeko teknologia eta sormena nola erabili landu dute Gipuzkoako eta Bizkaiko 11 ikastetxetako 300 ikasle baino gehiagok. Guztira, 37 taldek hartu dute parte: 6 eta 9 urte bitarteko Explore kategoriako 17 taldek eta 10 eta 16 urte bitarteko Challege kategoriako 20 taldek. Azken kategoria horretakoak dira sailkatutako taldeak. Gainerakoan, honela osatu da palmaresa:

INGENIERA SOY 1. saria Irabazlearentzat: EduRobotic Synthesis, Edurobotic, Portugalete

INNOBASQUE 2. saria Irabazlearentzat: WinnBot, Berakruz Ikastola, Markina-Xemein 

MONDRAGON UNIBERTSITATEA 1. saria FIRST Balioentzat: Edurobotic Error 404, Edurobotic, Portugalete 

EUSKO JAURLARITZA Hezkuntza Saila 2. saria FIRST Balioentzat: Arizmendi Ikerlan 4, Arizmendi ikastola, Aretxabaleta 

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA 1. saria Proiektu Berritzailearentzat: Edurobotic Mercurio, Edurobotic, Portugalete 

DANOBATGROUP 2. saria Proiektu Berritzailearentzat: BeraBrick, BeraKruz Ikastola, Markina-Xemein

MONDRAGON KORPORAZIOA 1. saria Robotaren Diseinuarentzat: Arizmendi Ikerlan 1, Arizmendi Ikastola, Arrasate

LKS NEXT 2. saria Robotaren Diseinuarentzat: Konkistatzaileak, Oñati BHI, Oñati 

LORTEK 1. saria Robotaren Portaerarentzat: Edurobotic Mercurio, Edurobotic, Portugalete 

ARRASATEKO UDALA saria Etorkizun Oparoko Gazteentzat: Izugarriak, Fleming Herri Eskola, Villabona

KREAN saria Ingeniaritza Bikaintasunean: Edurobotic Energy, Edurobotic, Portugalete

FLL Euskadin, denera, 171 talde aritu dira (74 Explore kategorian eta 97 Challenge kategorian), eta 57 ikastetxetako ikasleek hartu dute parte, iazko edizioan baino 13 gehiago.

<<IKUSI TORNEO OSOA BIDEOAN>>

<<ARGAZKI GUZTIAK>>

Elkarlana, oinarri

Bosgarrenez izan da Arrasate FLL Euskadi torneoaren final nagusiko egoitzetako bat Bilboko, Donostiako eta Gasteizkoekin batera, eta arrakasta erabatekoa izan da aurten ere, besteak beste, elkarlanari esker.

Izan ere, ezinbestekoa da erakundeen arteko elkarlana FIRST LEGO League posible egiteko. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak antolatu dute FLL Euskadi-MONDRAGON torneoaren finala, eta hauek izan dira babesleak: Arrasateko Udala, Ausolan, Danobatgroup, Dominion Global, Erreka, Fagor Taldea, Ikerlan, Krean, Laboral Kutxa, LKS Next, Lortek eta Maier. Euskadin, Innobasque da ekimenaren bultzatzaile nagusia, Deustuko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta EHU/UPVrekin elkarlanean.

Era berean, boluntarioen papera beharrezkoa izan da. Aurten, inoiz baino boluntario gehiago aritu dira lanean, 480 guztira, horietatik 130 FLL Euskadi-MONDRAGONen.

Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa

Ikerketa zentro teknologikoa

Finantza eta aseguru zerbitzuak.

Irtenbide profesionalak.

Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.

Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Ingeniaritza eta arkitektura

Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea