Komunikaldiak 2013, ideia-laborategiak aztergai

Goizean hasi eta arratsaldera bitartean Garaia Berrikuntza Guneko areto nagusian Komunikaldiak 2013 egiten ari da. Aurten, ideia-laborategien inguruan ari dira eztabaidatzen, komunikazio arloan ideia-laborategiek izan dezaketen garrantziaz eta etorkizunaz aritu dira parte-hartzaileak. Guztira, 135 lagun elkartu dira Komunikaldietan.
Card image cap
Mahai inguruan, Mangel Manovell (Dinamik Ideas), Eukene Barrenetxea (H-Enea), Gorane Ibarra (Basque Ecodesing Centre) eta Amaia Beitia (MUkoa) izan dira.
2013/03/20

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleak eta arloko profesionalak elkartu dira gaur Arrasaten, Garaia Berrikuntza Gunean. MUko komunikazio departamentuak antolatuta, egun osoan zehar komunikazioaz aritu dira, eta batez ere, komunikazio arloan ideia-laborategiek eragin dezaketen onurez eta aukerez.

Luistxo Fernandez, CodeSyntax enpresakoa, Komunikaldietan.

Luistxo Fernandez, CodeSyntax enpresakoa.

Jon Altunak (Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoa) eman die ongietorria parte-hartzaile eta hizlariei eta ondoren Tania Arriagak hartu du hitza. "Munduan zertan den ideien laborategien kontua. Ikurpegi orokorra eta testuingurua" lelopean nazioarteko zenbait adibide jarri ditu mahai gainean.

MUko komunikazioko ikasleak eta arloko profesionalak.

Bideo konferentzia EEUUtik

George Por adituak hitzaldi interesgarria eskaini du, 'Zelan suspertu berrikuntza komunikazioaren arloan?" galdera horri erantzuten saiatu da 'MUko komunikaziokok ikasleen aurrean eta haiek motibatu nahian'. Atsedenaren ondoren mahai ingurua egin da, baina aurretik Goio Aranak, San Frantziskotik (EEUU) egingiko bideokonferentzia bidez Huhezi-Goiena Komunikazio Taldeak martxan jarri nahi duten ideia-laborategia aurkeztu du. Hain justu ere, Arana Ameriketako Estatu Batuetan da, ideia-laborategi ereduak aztertzen.

135 lagun elkartu dira gaurkoan Garaia Berrikuntza Guneko areto nagusian

135 lagun baino gehiago batu dira Garaian.

Mahai ingurua

'Ideia-laborategiak Euskal Herrian, hiru esperientzia' izenburupean egin da mahai ingurua. Hiru protagonista elkartu dira mahaiaren bueltan: Dinamik Ideas-eko Mangel Manovell, Basque Ecodesing Centreko Leire Elduaien eta H-Eneako Eukene Barrenetxea. Moderatzaile lanetan Mondragon Unibertsitateko Industria diseinuko eta produktu garapenerako ingenieritzako Amaia Beitia aritu da.

Mikel Irizar, Inazio Arregi eta Agurtzane Gainzarain (GOIENA galaxiakoak)

Mikel Irizar, Inazio Arregi eta Agurtzane Gainzarain (GOIENA galaxiakoak)

Bazkal ostean ekintzailetasuna sustatzeko dinamikak jarriko dituzte mahai gainean. Dreamworks komunikazioan izenburupean lan taldeetan egingo dute lan. Arratsaldeko saioa MUk eta MONDRAGONeko BACek antolatu dute.

Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea